Berriak

88 zigor proposamen

2021/04/26

88 zigor proposamen asteburuan COVID araudia ez betetzeagatik

Udaltzaingoak 88 zigor proposamen bideratu ditu asteburuan Covid-19 araudia ez betetzeagatik. Arau-hausterik ohikoenak izan dira ordutegia ez betetzeagatik (32),  udal itxialdia ez errespetatzeagatik (24) eta kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik (17).  Era berean, bi pertsona ikertu dituzte bide-segurtasunaren aurkako delituengatik, eta beste biri zigor administratiboa ezarri diete, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoarekin gidatzeagatik. Gainera, pertsona horiek gaueko ordutegi murriztuan zihoazenez, arau hori ez betetzeagatik ere salatu dituzte. 

Gure udalerriko egungo egoera epidemiologikoa dela eta, Udalak berriro eskatu du erantzukizun indibidualeko eta kolektiboko jarrerak izatea eta gogorarazi du, beste behin ere, ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga errespetatzea  (22:00etatik 06:00etara) eta burbuila soziala babestea (4 pertsona gehienez), besteak beste

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +