Berriak

135 zigor proposamen

2021/04/12

135 zigor proposamen asteburuan Covid araudia ez betetzeagatik

Udaltzaingoak 135 zigor proposamen bideratu ditu asteburuan Covid-19 araudia ez betetzeagatik. Arau-hausterik ohikoenak izan dira ordutegia ez betetzeagatik (44),  lau pertsona baino gehiagoko taldeak osatzeagatik (42), maskara ez erabiltzeagatik (31) eta kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik (10).  Era berean, 5 salaketa jarri dira ostalaritzaren kontra, 2 erretzeagatik segurtasun tartea gorde gabe eta bat lonja baten kontra. 

Udalak berriro eskatu du erantzukizun indibidualeko eta kolektiboko jarrerak izatea eta gogorarazi du, beste behin ere, ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga errespetatzea  (22:00etatik 06:00etara) eta burbuila soziala babestea (4 pertsona gehienez), besteak beste.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +