Berriak

Udaltzaingoak 348 zigor

2021/04/06

Udaltzaingoak 348 zigor proposamen bideratu ditu Aste Santuko jai egunetan

Getxoko Udaltzaingoak 348 zigor proposamen bideratu ditu Aste Santuko jai egunetan COVID-19 araudia ez betetzeagatik.

Arau-hausterik ohikoenak izan dira lau pertsona baino gehiagoko taldeak osatzeagatik, 139 guztira, ondoren maskara ez erabiltzeagatik 76, ordutegia ez errespetatzeagatik 57, eta  kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik 44.

Espediente horien artean, aipatzekoak dira joan den ostegun eguerdian Ereagako kontrol batean geldiarazitako  hiru pertsonari egindako salaketak; izan ere, Estatuko Erkidegoen perimetroa gainditu zuten, horietako bi Madrilgoak zirelako, eta hirugarrena Gaztela-Mantxakoa, lekualdatzea justifikatzen zuen arrazoirik gabe. Ondoren, pertsona horien kontrako salaketa ere jarri zuten herriko etxebizitza turistiko batean jai batean parte hartzeagatik.

Bestalde, ostiraletik larunbaterako goizaldean, agenteek etxe batera joan behar izan zuten, festa bat ospatzen ari zirelako. Bertaratu ziren patruilek elkarrekin bizi ez ziren 13 pertsona identifikatu eta zigortu zituzten.

Era berean, Athleticen eta Realaren arteko Kopako finalean, zaintzak areagotu egin ziren, eta jardunaldi horretan, guztira 51 salaketa izan ziren,  nabarmendu beharreko istilurik gabe.

Udalak berriro eskatu du erantzukizun indibidualeko eta kolektiboko jarrerak izatea eta gogorarazi du, beste behin ere, ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga errespetatzea  (22:00etatik 06:00etara) eta burbuila soziala babestea (4 pertsona gehienez), besteak beste.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +