Berriak

178 salaketa

2021/03/22

178 salaketa San Jose zubian osasun-araudia ez betetzeagatik

Getxoko Udaltzaingoak 178 espediente bideratu ditu joan den asteburuan, San Jose zubian, indarrean dagoen osasun arloko araudian beste horrenbeste arau-urratze egiteagatik. 

Ez-betetze ohikoenak honako hauek izan dira: ia erdia bide publikoan lau pertsonatik gorako taldeetan egotea (87 espediente). Ondoren, bide publikoan edari alkoholdunak kontsumitzea (38), gauez zirkulatzeko ordutegia ez errespetatzea (23) eta maskara ez eramatea (22). 

Denbora tarte horretan ere, Udaltzaingoak bi zirkulazio-istriputan esku hartu behar izan zuen. Horietan gidariak edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik ikertu dituzte, trafiko-istripu banarekin zerikusia dutelakoan. Lehenengoak baimendutako tasa hirukoizten zuen eta bigarrenak laukoiztu egiten zuen. Bi kasuetan, dagozkion eginbide penalak bideratu dira Agintaritza Judizialaren aurrean. 

Udalak berriro eskatu du erantzukizun indibidualeko eta kolektiboko jarrerak izatea, eta gogorarazi du, beste behin ere, ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga errespetatzea (22:00etatik 06:00etara) eta burbuila soziala babestea (4 pertsona gehienez), besteak beste.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +