Berriak

195 salaketa asteburuan

2021/03/15

195 salaketa asteburuan COVID-19 neurriak ez betetzeagatik

Getxoko Udaltzaingoak 195 zigor- proposamen egin ditu perimetroko udal itxiturarik gabeko lehenengo asteburu honetan, indarrean dagoen osasun-araudia urratzeagatik. Ohiko ez-betetzeak salatzeaz gain (edari alkoholdunak bide publikoan kontsumitzea, maskara ez eramatea, bide publikoan lau pertsonatik gorako taldeetan egotea...), Azkorrin “botiloi” bat egitea galarazi da. 

Gertakariak martxoaren 13an izan ziren, larunbata, 18:00ak aldera. Hainbat patruila Azkorriko "bunker" delakora joan ziren, baita inguruko pinudietara ere, non gazte asko bilduta baitzeuden. Bertan, 15 eta 17 urte bitarteko 30 adingabe inguru harrapatu zituzten, "botiloia” egiten ari zirela. Bertan agenteek 58 zehapen-espediente ireki zituzten alkohola kontsumitzeagatik eta lau pertsonatik gorako taldeetan parte hartzeagatik. Gainera, zeramaten alkohola konfiskatu eta suntsitu egin zuten. 

Gainera, hilaren 12tik 14ra, hau da ostiraletik igandera, beste 137 salaketa jarri zituzten osasun-araudia ez betetzeagatik. 

Udaltzaingoak egiaztatu duenez, festek edo soinu handiko musikak eragindako zaratengatiko abisu kopurua handitu egin da. Hori dela eta, larunbatetik iganderako gauean zenbait agente udalerriko 6 etxetara joan ziren, bizilagunei eragozpenik ez sortzeko. 

Datozen San Joseko zubia eta Aste Santuko oporrak direla eta, Udalak berriro eskatu du erantzukizun indibidualeko eta kolektiboko jarrerak izatea, eta gogorarazi du, beste behin ere, ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete egin behar direla: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga errespetatzea (22:00etatik 06:00etara) eta burbuila soziala babestea (4 pertsona gehienez), besteak beste.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +