Berriak

155 zigor proposamen

2021/02/22

155 zigor proposamen asteburuan Covid araudia ez betetzeagatik

Udaltzaingoak 155 zigor proposamen bideratu ditu asteburuan Covid-19 araudia ez betetzeagatik. Arau-hausterik ohikoenak izan dira gaueko mugikortasun-ordutegia ez errespetatzeagatik (39), lau pertsona baino gehiagoko taldeak osatzeagatik (35), eta kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik (28). Asteburuan udaltzaingoak, Ertzaintzarekin batera, neurri bereziak jarri ditu abian, datak “inauteri ez” egunekoak izan direlako.  

Jarduera gehienak larunbatean izan ziren, egun horretan 90 espediente bideratu baitziren, horien artean 5 Kirol Portuan porturatutako itsasontzi batean antolatutako festa batean. Bestalde, 22:00ak aldera, pertsona bat atxilotu zuten Algortako etorbidetik zihoan ibilgailu baten aurrean jarri eta ostikadak emateagatik eta gidariarekin borroka eragiteagatik. Era berean, hiru gidari salatu zituzten baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik. 

Udalak berriro eskatu du erantzukizun indibidualeko eta kolektiboko jarrerak izatea eta gogorarazi du, beste behin ere, ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga errespetatzea  (22:00etatik 06:00etara) eta burbuila soziala babestea (4 pertsona gehienez), besteak beste.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +