Berriak

Udaltzaingoak 216 zehapen-proposamen

2021/01/25

Udaltzaingoak 216 zehapen-proposamen egin ditu asteburuan COVID araudia ez betetzeagatik

Udaltzaingoak 216 zehapen-proposamen egin ditu asteburuan COVID araudia ez betetzeagatik batez ere, maskara ez eramateagatik, kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik eta gehienez 6 pertsonako taldeak ez errespetatzeagatik. 16 ostalaritza-establezimendu salatu dituzte 20:00etan ezarritako ordutegia ez betetzeagatik, eta 5 pertsona salatu dituzte baimendutako alkoholemia-indizeak gainditzeagatik.

Gertakaririk aipagarriena larunbat gauean, hilak 23, gertatu zen, Algortan, Sarrikobaso kaleko gazte-lonja batean ustez festa bat zegoela jakinarazi ondoren. Hainbat polizia bertaratu ziren, eta 17 gazte aurkitu zituzten barruan, guztiak adin nagusikoak, dantzan, edaten eta maskararik gabe. Bertan zeuden pertsona guztiak identifikatu ondoren, Covid araudia ez betetzeagatik zehapen-proposamenak izapidetu ziren. Kasu honetan, gazte bakoitzari 3 zehapen-proposameneko akta egin zitzaizkion: bata, maskara ez erabiltzeagatik; beste bat, 6 pertsonako gehieneko taldea ez errespetatzeagatik eta, hirugarrena, gaueko ordutegia ez betetzeagatik; izan ere, agenteek 22:25ean eman zioten hasiera operazioari (etxeratze-agindua 22:00etan baita). Pertsona horietako bakoitzak 1.000 eurotik gorako zigor ekonomiko oso larriei egin behar die aurre, polizia-iturrien arabera. Lokala hustu eta itxi egin zuten.

Bestalde, 5 pertsona salatu zituzten edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Horietako 2 bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik ikertu zituzten, botatako arnasan 0,60 mg/l-ko alkohol-tasa gainditzeagatik, eta, beraz, epailearen esku jarri zituzten; eta beste 3 pertsonei administrazio-salaketa jarri zitzaien 0,25mg/l-ko tasa gainditzeagatik. Bost pertsona horiei, gaueko ordutegian zirkulazio-askatasunaren muga ez errespetatzeagatik ere jarri zitzaizkien salaketak; izan ere, 22:00ak baino beranduago atzeman eta salatu zituzten eta ez zuten inolako arrazoirik edo justifikaziorik ordu hartan bide publikoan egoteko.

Getxoko udaltzainek oso lan handia eta aktiboa egin dute asteburuan aisialdi-guneetan, parkeetan eta auzotarren kexak dauden lekuetan, bereziki "elkarretaratzeak" deituta daudenetan, osasungaiztasun-egoerak eta pilaketak saihesteko. Garrantzitsua izan da, halaber, poliziaren hedapena istiluak eta kale-zurruta saihesteko, eta herritarrak kontzientziatzeko, gomendatutako osasun-neurriak eraginkortasunez betetzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +