Berriak

108 salaketa jarri dira

2020/10/26

108 salaketa jarri dira Covidaren arauak ez betetzeagatik

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak joan den asteburuan egindako zaintza-dispositiboan 108 salaketa jarri dira Covid 19aren araudia ez betetzeagatik. Horietatik, 45 izan dira udalerriko hainbat puntutan "botiloia" egiteagatik; 12 ostalaritza-establezimenduei dagozkie, lokaletan zutik kontsumitzea debekatzen duen araua ez betetzeagatik, bai lokalen barruan, bai kanpoan; eta beste 2 ostalaritza-lokalei dagozkie, ixteko ordutegia ez betetzeagatik. Gainontzekoak maskararen erabilerari edo segurtasun-distantzia errespetatu gabe erretzearekin lotutako arau-hausteei dagozkie.

Udalak, berriz ere, bakarka zein taldeka erantzukizunez jokatzeko eskatzen du, ezarritako araudia betetzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +