Berriak

Gidari bat ikertzen ari dira

2020/10/21

Gidari bat ikertzen ari dira Getxon baimendutako alkohol-tasa laukoizteagatik

Gidari bat ikertzen ari dira Bide Segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, Getxoko Udaltzaingoak Algortan haren autoa geldiarazi zuen baimendutako alkohol-tasa  baino lau aldiz gaindituta gidatzeagatik.

Gertakariak atzo, asteartea, urriak 20, goizaldean izan ziren, 00:30ak aldera, Makaletako Etorbidean. Bertan polizia-patruila batek ibilgailu bat sigi-sagan zihoala ikusi zuen, eta gelditzeko agindu zion gidariari. Alkoholaren eraginpean egon zitekeela ikusi ondoren, zegozkion probak egin zizkioten, eta botatako arnasan 1,07mg/l eta 1,03mg/l-ko alkohol-tasa eman zuen, hau da, baimendutakoa baino lau aldiz altuagoa.

Hori dela eta, Getxoko Udaltzaingoak beharrezko eginbideak bideratu ditu bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu baten egile gisa, eta epaiketa azkarra egiteko zitazioa jaso du.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +