Berriak

Udaltzaingoak iruzur bat izan

2019/10/16

Udaltzaingoak iruzur bat izan litekeenaz ohartarazi du, hondakin organikoen bilketa zerbitzuari lotuta

Udaltzaingoak iruzur bat izan litekeenaz ohartarazi nahi ditu hiritarrak, hondakin organikoen bilketa zerbitzuaren izenean pertsona talde bat udalerrian egiten ei dabilena. Lagun horiek, auzotar batek aurkeztutako salaketaren bidez Udaltzaingoak jakin ahal izan duenez, telefonoz jendearen etxeetara deitzen omen dabiltza, hondakin organikoen bilketarako (edukiontzi marroia) udal zerbitzuko langileak direla esanez; jakinarazten diete birziklatzerakoan herritar gisa duten portaera onagatik aizto-sorta bat emango zaiela. Horren truke, dirua sartu behar dute banketxe-kontu batean.

Udaltzaingotik jakinarazten da iruzur bat dela, udalerrian egiten ari den bilketa organikoaren programak ez baitu jasotzen truke hori, aiztoak diruagatik, alegia.

Eskatzen zaio iruzur honen berri duen edonori edo iruzurra jasan duenari Getxoko Udaltzaingoko Koordinazio Zentroa deitzea, 94 466 02 02 telefonoaren bidez, gertaera salatzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +