Berriak

21 Udaltzainen hautapen-prozesua

2019/04/03

21 Udaltzainen hautapen-prozesua kudeatzeko hitzarmena sinatu dute

Getxoko Udalak hitzarmena sinatu du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin; horren bitartez bere esku uzten du beharrezkoak diren edozein jarduera materiala, teknikoa edo zerbitzukoa egitea Tokiko Poliziaren 21 udaltzainen hautapen-prozesurako.

Neurri horrekin Udalaren helburua da ahalik eta arinen eta era eraginkorrenean betetzea Udaltzaingoan sortu diren laneko bajak, bai abenduaren 14ko 1449/2018 Errege Dekretua -udaltzainen jubilazioak 60 urterekin- betetzearen ondorioz bai beste arrazoi batzuengatik sortutakoak.

Deialdia

Lan Eskaintza Publiko honen argitalpena (21 agente plaza Udaltzaingorako) 2019ko apirilaren erdialdean egitea espero dute. Ondoren, eskaerak aurkezteko epea zabalduko da eta egin behar diren probak egingo dira. Aurreikusita dago hautapen-prozesua urrian amaitzea. Praktiketako funtzionarioak izendatu ostean, azaroaren hasieran hautatutako agenteak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiara joango dira oinarrizko ikastaroa egiteko eta horrela, 2020. urteko udan, hautatutako agenteak Getxoko Udaltzaingoan sartuko lirateke praktiketako funtzionario bezala.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +