
Partaidetza-memoria Getxoko Udaleko Sail, Departamentu eta Erakunde Autonomoek sustatu dituzten partaidetza-arloko ekimenak identifikatu, aztertu eta ebaluatzen dituen agiria da.
Honakoak hartzen ditu barne: landutako gaiak, bultzatu dituzten Sailak, Departamentuak edota Erakunde Autonomoak, erabili diren metodologiak, baliatu diren barruko zein kanpoko koordinazio-eremuak eta prozesuen garapen-maila udal-erabakietan duten eraginari begira.
Informazioa sei atal handitan egituratzen duen sintesi-agiria da:
- Kultura antolatzaile berri bat kudeaketa berritzaile baterako.
- Kalitatezko administrazio gardena eta hurbila.
- Koordinazio-eredu berritzaileak dituen kultura antolatzaile berria: zeharkakotasuna.
- Herritarrak protagonista: partaidetza.
- Informazio-sistema eraginkor eta dinamikoa.
- Kanpora zabalik dagoen Udala: elkarrekiko mendekotasuna.
Helburuak honakoak dira:
- Garatu diren ekimenetan sortutako informazioa sistematizatzea.
- Herritarren partaidetza-arloan Getxoko Udalak sortutako informazio guztia etengabe eguneratzea.
- Teknikariek informazioa nahiz esperientziak elkarri ematea ahalbidetzea, zenbait ekimen eta proiektutan lankidetza-esparru eta sinergia berriak sor daitezen.
- Udalak dituen eta herritarrek esku hartzeko diren partaidetza-esparruei buruzko informazioa herritarrei ematea.
- Arlo horretan burututako jarduerak azaltzen dituen Partaidetza-memoria urtero egitea (Kontuak ematea).
- Erakunde honek bultzatutako partaidetza-politikak etengabe ebaluatzea.
- Partaidetza-memoria (PDF Dokumentua / 270 Kb)