Memoria 2013

La galea

Partaidetza-memoria Getxoko Udaleko Sail, Departamentu eta Erakunde Autonomoek sustatu dituzten partaidetza-arloko ekimenak identifikatu, aztertu eta ebaluatzen dituen agiria da.

Honakoak hartzen ditu barne: landutako gaiak, bultzatu dituzten Sailak, Departamentuak edota Erakunde Autonomoak, erabili diren metodologiak, baliatu diren barruko zein kanpoko koordinazio-eremuak eta prozesuen garapen-maila udal-erabakietan duten eraginari begira.

Informazioa sei atal handitan egituratzen duen sintesi-agiria da:

  1. Kultura antolatzaile berri bat kudeaketa berritzaile baterako.
  2. Kalitatezko administrazio gardena eta hurbila.
  3. Koordinazio-eredu berritzaileak dituen kultura antolatzaile berria: zeharkakotasuna.
  4. Herritarrak protagonista: partaidetza. 
  5. Informazio-sistema eraginkor eta dinamikoa.  
  6. Kanpora zabalik dagoen Udala: elkarrekiko mendekotasuna.  

Helburuak honakoak dira:

  1. Garatu diren ekimenetan sortutako informazioa sistematizatzea.
  2. Herritarren partaidetza-arloan Getxoko Udalak sortutako informazio guztia etengabe eguneratzea.
  3. Teknikariek informazioa nahiz esperientziak elkarri ematea ahalbidetzea, zenbait ekimen eta proiektutan lankidetza-esparru eta sinergia berriak sor daitezen.
  4. Udalak dituen eta herritarrek esku hartzeko diren partaidetza-esparruei buruzko informazioa herritarrei ematea.
  5. Arlo horretan burututako jarduerak azaltzen dituen Partaidetza-memoria urtero egitea (Kontuak ematea).
  6. Erakunde honek bultzatutako partaidetza-politikak etengabe ebaluatzea.

- Partaidetza-memoria (PDF Dokumentua / 270 Kb)

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +