Gobernu Irekiko 2015eko Ekintzen Memoria

- Gobernu Irekiaren alorrean burututako Ekintzen Memoria, 2015

Gobernu Irekiko 2015eko Ekintzen Memoria Getxoko Udaleko arlo, sail eta erakunde autonomoek sustatu dituzten partaidetza-arloko ekimenak identifikatu, aztertu eta ebaluatzen dituen agiria da.

2013an egindako partaidetza-memoriaren garapen eta eguneratze bat da, fitxa-sistema baten bitartez Gobernu Irekiaren arloan orain arte hauteman izan diren ekintzak era sistematikoan biltzen dituena

Hauek biltzen ditu: landu diren gaiak, horiek sustatzen jardun duten arlo, sail edota erakunde autonomoak, baliatu diren metodologiak, erabili diren barruko edota kanpoko koordinazio-eremuak, eta prozesuen garapen maila udal erabakietan duten eraginari begira.

Sintesi-agiri bat da, eta sei atal handitan egituratzen du informazioa:

  1. Gogobetetasunaren hautemate- eta behatoki-azterketak.  
  2. Gardentasuna eta informazioa.
  3. Antolaketa-kultura berria koordinaziorako ereduekin: zeharkakotasuna
  4. Plan eta programa partekatuak,  
  5. Partaidetzazko esperientziak.
  6. Herritarrekiko harreman sistema eta arreta.  

Hauek dira bere helburuak:

  1. Garatu diren ekimenetan sortutako informazioa sistematizatzea.
  2. Gobernu Irekiaren arloan Getxoko Udalak sortutako informazio guztia etengabe eguneratzea.
  3. Teknikarien arteko informazio eta esperientzia trukaketa bultzatzea, sinergia berriak eta lankidetza-esparruak ahalbidetuz zenbait ekimen eta proiektuetan.
  4. Herritarrek esku-hartzeko udalak dituen partaidetza-esparruei buruzko informazioa herritarrei ematea.
  5.  Esparru horretan garatutako jarduerak bilduko dituen Memoria bat egitea aldizka.
  6. Erakunde honek bultzatutako Gobernu Irekiko politikak etengabe ebaluatzea.
  7. Getxoko Udalean auzotarren zerbitzura izango den partaidetza, gardentasun eta Open Data eredu berria zehazteko aurretiazko urrats eta abiapuntu bihurtzea.

- Gobernu Irekiaren alorrean burututako Ekintzen Memoria, 2015

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +