Ekimenak

Ayuntamiento

Getxoko Udalak ibilbide luzea du herritarren parte-hartze, gardentasun eta Open data gaietan. Horren froga dira ildo horretan azken urteetan udal-arlo guztietan zeharka garatu izan diren Organu, Plan, Programa, Egitasmo nahiz Esperientzi aniztasuna.

- 3 Behatoki: Getxoko errealitatea ikuspegi ezberdinetatik ezagutzeko.

- Gardentasunean eta herritarrekiko komunikazioan egin den lana:

- 12 Mahai eta Arloko batzorde: 

  • Berdintasun Batzordea: web estekaaraudia
  • Plangintzaren Aholku Batzordea: web esteka; araudia
  • Euskararen Aholku Batzordea: web estekaaraudia
  • Segurtasun eta babes zibileko mahaiak
  • Getxoko etorkinen plataforma
  • Merkataritza mahaia
  • Turismo mahaia
  • Mugikortasun iraunkorraren mahaia
  • Euskadi gastronomika
  • Getxoko osasun mahaia
  • Getxo Kirolak-eko berdintasun mahaia

- Udalak eskaintzen dituen zerbitzuez herritarrek duten gogobetetasuna neurtzeko azterketa ugari (15 azterketa baino gehiago).

- 18 Sektore-foro:

- Hogeita hamar partaidetza-plan, -programa eta -proiektu inguru.

- Udal arloetatik sustatuak diren askotariko partaidetza-esperientziak (hogeita hamar baino gehiago).

- Herritarrekin informazio eta harreman egonkorra izateko sistema.

Getxoko herritarrek udal jardueran inplikazio handiagoa eskatzen dutelakoan gaude; badute parte hartzeko interesa eta gaitasuna, azken urteetako hainbat jarduerek erakusten duten moduan.

Horri erantzuteko, gure erronka da herritarren parte-hartze zein inplikazioa geure politika eta administrazio zereginen berezko parte izatea, eta gardentasuna eta Open data Getxoko herritarrekin, gizonezko nola emakumezkoekin, harremanak izateko eta horiei zuzentzeko era hobe eta osoagoa izatea.

Hemendik aurrera beste gobernu esparru bat proposatzen da, “Gobernu Irekia” deituko duguna. Herritarrei zabaltzeagatik eta zuekiko ditugun harremanengatik nabarmenduko den udala, alegia. Zeuen premien errealitateari estuago lotuta lan egiteko eta, beraz, geure jardunean eraginkorragoak izateko.

Eta hori lortzeko, hurrengo pauso hauek ditugu begibistan:

• Gobernu Irekiaren printzipioak geure eguneroko jardunari txertatu: Gardentasuna, Open Data eta Herritarren Partaidetza.

• Gure Udal-gardentasun emaitzak hobetzen jarraitu.

• Abian dauden herritar partaidetzazko esparru egonkorretan lanean segitu: Behatokiak, Arloetako Batzordeak eta Foroak.

• Herritarrengana gehiago hurbiltzearen alde apustu egiten segitu eta auzoetako beharrei eraginkorrago eta zuzenago erantzun, Auzoz-Auzo Programa bultzatuta.

• Teknologia berriak txertatzen segitu, ekimen edo proiektu zehatzei lotzen diren herritarren partaidetza-prozesuak laguntzeko (esaterako, Auzoz-Auzo Programa).

Hori lortzeko zuen laguntzarekin kontatzea espero dugu. Zain gaituzue!

Imanol Landa Jauregi
Alcalde de Getxo 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +