2025/6/11

Getxo Kirolakek Fadurako kanpoko igerilekuak irekiko ditu ostiral honetatik aurrera, hilak 13. Udako denboraldia irailaren 15era arte luzatuko da eta, udaldian ohi denez, igerileku olinpikoa 7:30etik 21:30ak arte egongo da zabalik. Haurrentzako igerilekuak eta berdegune eta solarium guneak 10:30etik aurrera erabili ahal izango dira. Igerilekuetako kafetegi-zerbitzua ere zabalik egongo da 11:00etatik 20:30era (asteburuetan 10:00etatik 20:30era).
Fadurako barruko igerilekuen kasuan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era egongo dira zabalik (eta asteburuetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era). Irailaren 1etik 14ra arte (biak barne), igerileku horiek jendearentzat itxita egongo dira, urteko mantentze-lanak egiteko.
Jendearentzako arretari dagokionez, gogoratu behar da bulegoek goizeko ordutegian baino ez dutela erantzungo (8:15etik 14:15era), ekainaren 16tik irailaren 12ra arte.
Gobelako kiroldegia
Gobelako kiroldegia uda osoan egongo da zabalik. Hala ere, igerilekuak itxita egongo dira abuztuaren 18tik 31ra (biak barne), urteko mantentze-lanak egiteko.
Andra Mariko kiroldegia
Andra Mariko kiroldegiari dagokionez, ekainaren 13tik irailaren 15era, udako ordutegia honako hau izango da: 8:30etik 13:45era eta 17:30etik 21:30era.