2025/5/30

Hondartzen denboraldian iaz egindako proba pilotuaren arrakastaren ondoren, Udalak aurten berriro Ereagako pasealekuan higienean laguntza-premia handiak edo konplexuak dituzten eta laguntzeko bi pertsonaren arteko beharra duten herritarrentzako komun egokitu modularra jarriko du. Bere helburua da pertsona guztien duintasuna eta pribatutasuna errespetatzea; izan ere, jarduera pertsonalak egitea, hala nola pixoihalak aldatzea edo beste behar berezi batzuk egitea esperientzia deseroso eta lotsagarria ez izateko ziurtatzea, komun bat era erraz, autonomo eta duinean erabili ahal izateko beharrezkoak diren oinarrizko tresnak erraztuz. “Joan den udan izandako harrera onaren ondoren, Getxon berriro egokituko dugu Ereagako komun modularra, laguntza-premia handiak dituzten pertsonek ere hondartzaz erosotasunez, segurtasunez eta duintasunez gozatzeko pentsatua”, Janire Ocio Azpiegituren, Obren eta Zerbitzuen Arloko zinegotziak.
Ekainaren 1etik irailaren 30era erabili ahal izango den komuna 6 x 2,5 metroko modulu bat da, Ereagan, Lagundutako Bainuaren Zerbitzuaren ondoan kokatuta, sartzeko arrapalarekin, eta altueran erregula daitekeen ohatila bat, sabaiko garabi bat, dutxako eserleku bat, ostomizatutako pertsonentzako komun bat, eta altueran erregula daitezkeen konketa eta komunontzia ditu. Bere ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Sartzeko giltza behar da eta hori Foru Aldundiaren Lagundutako Bainuaren Zerbitzukoei eskatu beharko diete erabiltzaileek.