2025/5/13

Udalak gune more edo gune seguru bat prestatuko du indarkeria matxisten biktimentzat, arreta eta aholkularitza jasotzeko, dauden baliabideak ezagutzen dituzten emakume profesionalen eskutik, Andra Mariko San Isidroko jaietan, datorren asteburua, maiatzaren 16tik 18ra. Bertan erasotutako pertsonei arreta emozionala, presentziala, telefono bidezkoa eta laguntza emango diete. Bestalde, indarkeria matxistako egoeren aurrean herritarrak sentsibilizatze aldera, informazioa ere eskainiko diete hurbiltzen diren pertsonei. “Horrela, pertsonak errespetatzen dituen eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko jai-eredua bultzatzen jarraitzen dugu. Era berean, Jai Batzordeekin eta mugimendu feministarekin koordinazioan aurrera egiten jarraitzen dugu, gure jaiak espazio seguru bihurtzeko", nabarmendu du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Gunea ostiralean, maiatzak 16, 23:00etatik larunbateko 05:00etara bitartean kiroldegiko kanpoaldean izango da eta maiatzaren 17an, Malakate parkean 21:00etatik 23:30era eta berriro kiroldegiaren kanpoaldean gauerditik igandeko 05:00etara.