2025/5/9

Algortako Bidezabal kalearen goiko aldean dauden bi arrapala mekaniko berriak (3.a eta 4.a) astelehen honetan, hilaren 12an, martxan jarriko dira, hesiak kendu eta eremua garbitu ondoren. Asteburuan probaldian egongo dira, baina ezin izango dira erabili. Bi arrapala berriak, irristagaitzak dira euriari aurre egiteko, eta bandalismoaren aurkako eskudelen gida bat eta led argiztapena dute, koloreen udal sistema zentralizatuarekin koordinatuta hainbat arrazoi solidariorekin bat egiteko, baita babes elektrikoa ere. Gainera, arrapalen fabrikazioan eta horniduran karbono aztarna murrizten lagundu da, ingurumena zaintzearen alde. Bi arrapala horien aurrekontua 462.220 eurokoa izan da (%21eko BEZa barne).
Kale horretako behealdean dauden bi arrapalei (1..a eta 2.a) dagokienez, horiek berritzeko proiektua esleipen fasean dago. 610.000 euroko aurrekontua du proiektuak eta arrapalak berriz jartzeko erabakia Gobernuak (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPk 2025eko udal aurrekonturako lortutako akordioaren ondorioa da. Gogoratu akordio horrek bideragarritasun-azterlan bat jasotzen duela arrapaletako bat proba pilotu gisa estaltzeko (80.000 euroko aurrekontua du), estalita ez dagoenean duen portaerarekin alderatzeko.
Beraz, datozen hilabeteetan Bidezabal kaleko 4 ekipoak osorik berrituko direla aurreikusten da. Epeak laburtzeko, hornidurarako eta fabrikaziorako behar den denbora luzea denez, lan batzuk aurreratu dira, hala nola beltxale japoniarra (ligustrum japónica) espezie inbaditzailearen zuhaitzak kentzea eta koniferoak berreskuratzea, aldameneko berdeguneetan birlandatzeko. Ale horiek kenduz, arrapaletan fruitu, hosto eta adar gehiegi erortzeagatiko arriskuak eta afekzioak saihestu nahi dira, matxura foku posibleak minimizatzeko.
Gainera, adierazi behar da datozen 2 urteetarako arrapala mekanikoak mantentzeak, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin, 141.570 euroko kostua izango duela urtean. Udaleko arduradun teknikoak, enpresa berriko arduradunekin batera, egungo ekipoak berrikusten ari dira, beharrak zehazteko eta mantentze lanen planik egokienaren programazioa egiteko, ekipamendu mota horretarako espero diren zerbitzu mailak berrezartzeko; izan ere, gaur egun, batzuk geldirik daude hainbat arrazoirengatik.