2024/11/29
Udalak aplikazio mugikor berritzaile bat garatu du, Udaltzaingoaren patruilen eraginkortasuna hobetzeko berariaz diseinatua. Tresna teknologiko berri horri esker, agenteek denbora errealean eskuratu ahal izango dute Koordinazio Zentroak kudeatutako abisuei buruzko informazioa, eta horrela lagunduko da zerbitzu hori arintzen eta herritarrei ematen zaien arreta optimizatzen. “Tresna berri hau ezarrita, espero da Udaltzaingoak herritarrei zerbitzu eraginkorragoa eta puntualagoa eskaini ahal izatea, zuzenean jaso eta kudeatu ahal izango baitituzte abisuak beren gailu mugikorretatik. Aplikazio honek aldatu egingo du abisuak kudeatzeko eta gorabeherei erantzuteko modua. Izan ere, modu azkar eta eraginkorragoan jarduteko aukera emango digu, Getxoko herritarrei zuzenean mesede eginez. Gainera, Koordinazio Zentroaren deskongestioak aukera emango du baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzeko eta larrialdiei eta laguntza-eskaerei azkarrago erantzuteko. Era berean, aplikazioak polizia-jardueren gardentasun handiagoa eta jarraipen hobea erraztuko ditu”, Keltse Eiguren Herritarren Segurtasun Arloko zinegotziak aditzera eman duenez.
App-aren ezaugarriak eta funtzionaltasunak
Udaleko IKT unitateak (Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak) garatu du app mugikorra, eta hainbat funtzionaltasun aurreratu ditu:
Aplikazio mugikor honen garapena Udalak berrikuntza teknologikoarekin eta segurtasun publikoaren hobekuntzarekin duen etengabeko konpromisoaren parte da. Udaleko IKT Unitateak lan handia egin du Udaltzaingoarekin batera, ziurtatzeko aplikazioak funtzionaltasun- eta segurtasun-estandar altuenak betetzen dituela.
Zaloa Campillo Gobernu Irekia eta Modernizazioa Arloko zinegotzi arduradunak, aurrerapen garrantzitsu hau dela eta, gogo bizia adierazi du: "Oso harro gaude app berri hau aurkezteaz, gure herritarren segurtasun eta ongizatearekin dugun konpromisoaren lekuko baita. Tresna honen bidez, espero dugu gure Udaltzaingoaren eraginkortasuna nabarmen hobetzea eta komunitateari kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzea”.
Dagoeneko App-aren inplementazioa gauzatzen ari da. Udaltzainek berariazko prestakuntza jaso dute tresna berria erabiltzeko, eta horrela ziurtatzen da guztiak erabat gaituta daudela beren funtzionalitateak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Udalak App-aren erabilera monitorizatzen eta ebaluatzen jarraituko du, etengabeko hobekuntzak eta beharrezko egokitzapenak egiteko.