2024/10/25
Udaleko Gazteria Zerbitzuak doako antzerki tailer berri bat antolatu du azarorako, 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Apirilean, maiatzean eta ekainean Algortan izandako harrera ona ikusi ondoren, oraingoan Romon ere talde bat irekiko da.
Mihaela Jilavu Gazteria zinegotziak adierazi duenez, "jarduera hau antzerki komunitarioa, parte-hartzailea, pedagogikoa eta terapeutikoa izatetik harago doa. Etikan eta elkartasunean oinarritutako metodologia bizia da. Gizartea eraldatzeko antzerkia da, non pertsona guztiak berdintasunean bizi eta sentitzen diren eta diskriminazioak lekurik ez duen. Ideia honen arabera, denok gara artistak eta antzerkia, eta artea oro har, erabil dezakegu gizartea eraldatzeko bitarteko demokratiko gisa".
Sonia Andrea Castro antzerkigile eta ikuspegi komunitarioko arte eszenikoen irakasleak dinamizatuta, asteazkenetan, 17:30etik 19:00etara, Algortako Gau Egun gaztelekuan, eta ostegunetan, 18:00etatik 19:30era, Romoko Gure Gune gaztelekuan.
Informazio gehiago eta izen-emateak 94 466 03 53 telefonoan eta gaztebulegoa@getxo.eus helbide elektronikoan.