2024/10/2
Mendekotasun egoeran aurkitzen diren pertsonen etxekoei laguntza eskaintze aldera, Udalak taldeko akonpainamendu emozionalari, erlaxazioari, estimulazio kognitiboari, eta dolu prozesuan taldeko kudeaketa emozionalari buruzko tailerren beste edizio bat antolatu du, urritik 2025eko ekainera. “Helburua zaintzaileentzako gunea sortzea da, bertan zaintza lanetarako laguntza, baliabideak, tresnak eta teknikak eskuragarri izan ditzaten, beren lana aitortzearekin eta laguntzearekin batera”, nabarmendu du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Ohi bezala, ikastaroak doakok izango dira ordutegi eta udalerriko auzo desberdinetan, Bizkaiko Foru Aldundiak mendekotasun egoeran egiaztatutako bizi-lagunen familiarrentzat.
Izen-ematea
Izen-ematea egiteko epea urriaren 9ra arte egongo da zabalik, 690 366 748 telefono zenbakiaren bitartez (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara). Informazio gehiago www.getxo.eus udal webgunean.