2024/9/17
Eraso matxisten biktimentzako arreta zuzeneko gune morea Areetako Andrés Larrazabal eta Paulino Mendivil kaleen elkargunean kokatuko da Mesedetako jaietan, Udalak Indarkeria matxistarik gabeko egunak eta gauak lelopeko kanpainaren barruan antolatuta, biktimentzako arreta zuzena eta berehalakoa bermatzeko, zaintzan eta bere iritzi eta nahiekiko errespetuan oinarritua.
Gainontzeko jaietan bezala, toki seguru eta lasaia izango da, karpa baten azpian, erasoa jasan duen emakumeari edo LGTBIQ+ pertsonari laguntzeko, egun eskuragarri dauden zerbitzuen berri duten emakume profesionalek artatu eta aholka diezaioten. Edozein intentsitateko eraso matxistaren aurrean, erasotuari arreta emozionala, presentziala, telefono bidezkoa eta laguntza emango diote eta indarkeria matxistako egoeren aurrean herritarrak sentsibilizatze aldera, informazioa ere eskainiko diete hurbiltzen diren pertsonei.
Zerbitzuaren ordutegia hurrengoa izango da: irailaren 20an, 23:00etatik 24:00etara, irailaren 21ean, 00:01etatik 02:30era eta 23:00etatik 24:00etara, eta irailaren 22an, 00:01etik 02:30era. Arreta-gune moreak artatzen dituzten emakume profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango da 747 407 311 telefono-zenbakiaren bidez.
Bestalde, Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak irailaren 21ean, 21:00etatik 00:30era bitartean, aisialdi-eremuan kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko jarduera bat antolatuko du, alkoholaren kontsumoaren eraginei eta arriskuei buruz sentsibilizatzeko.
Segurtasun neurriak
Udaltzaingoak, beste urte batez, Ertzaintzarekin elkarlanean, operatibo bat jarriko du martxan, ahal den neurrian, istilurik gerta ez dadin eta adin gabekoei alkohola ematea ekiditeko. Operatiboaren barruan polizia taldeak jai eremutik eta inguruetatik ibiliko dira, eta zaintza kamarak izango dira jai eremuan.
Ostiral arratsaldetik, hilak 20tik, igandera arte, hilak 22ra arte, adingabeei alkohola ez saltzeko eta edari alkoholikoak atzemateko zaintza berezia jarriko dute kalez eta uniformez jantzitako poliziek. Horretarako, eta baita beste era batzuetako istiluak ekiditeko ere, gaueko txandak indartuko dituzte. Alkoholemia prebenitzeko kontrolak ere egingo dituzte Bide Segurtasun alorrean eta horregatik udalerriko sarrera eta irteeratan horiek egiteko polizia egongo da.
Herritarren Segurtasunerako Arloak gogorarazi du adingabeei alkohola saltzea debekatuta dagoela, eta, horregatik, horiei hori saltzen dieten ostalaritzako lokal, supermerkatu edota adin nagusiko pertsona guztiei ezarriko zaie zehapena.
Gainera, jai eremuetan saltzaile ibiltariak egotea eragozteko zainduko du Udaltzaingoak, legez kanpoko jarduera egitea eragozteko, tokiko merkataritzarako eragin ekonomikoa eduki dezakeena.
Karpa bat jarriko da
Era berean, Udaltzaingoak berehalako arreta emateko karpa jarriko du larunbatean, hilak 21, 19:00etan, Nagusi eta Andres Larrazabal kaleen artekoan, herritarrak joan ahal izateko, liskar, lapurretak gertatzekotan edo laguntza behar izatekotan. Hori indarrean izango da igandeko, hilaren 22ko goizeko 05:00ak arte.
Tabernak ixteko ordutegia zabalduta
Bestalde, Udalerriko ostalaritzaren alde egiteko eta aldi berean herritarren atsedena zaintzeko bermatzeko oreka zaintzeko, jaietan Areetako ostalaritzako establezimenduek, jaietan ohitura denez, ordu bat terdiz geroago itxi ahal izango dute irailaren 20an eta 21ean, ostiralean eta larunbatean.
Tokiko jaia
Irailaren 24an, asteartean, Las Mercedes eguna, 2024. urteari dagokion herriko jaia izango da Getxon. Hori dela eta, Udalak jakinarazi nahi du bere bulegoak eta gainontzeko udal sail guztiak itxita egongo direla.
Getxoko Kultur Etxeko bulegoak, Udal Liburutegiak eta Euskaltegia, eta Andrés Isasi Musika Eskola ere itxita egongo dira. Romo Kultur Etxean jai eguneko ordutegia izango dute, hau da, 09:00etatik 21:00etara (liburutegiak itxita egongo dira, erabilera anitzeko gelak ikasteko egokituko dira, baldin eta okupatuta ez badaude, eta ez da sarrera-salmenta zerbitzurik egongo).
Getxo Kirolak-en ere ez dituzte irekiko Fadura eta Gobelako jendearentzako arreta-bulegoak, eta kiroldegiak jaiegun arrunt gisa irekiko dira, hau da, 08:00etatik 21:30era.
Turismo Bulegoa zabalik egongo da bere ohiko ordutegian: Ereagan 09:30etik 14:30 arte eta 16:00etatik 19:00etara arte. Bizkaia Zubiko Informazio gunea ere irekita egongo da: 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara.