2024/9/13
Udalak berriro lizitaziora atera du “USATEGI” izeneko udal-eraikinaren ostalaritza- ustiapenaren emakida. Aurrekoa pasa den ekainaren 4an esleitu gabetzat jo zen, aurkeztu zen enpresa bakarrak uko egin baitzion kanonaren ordainketan gabealdirik ez zegoelako. Hain zuzen ere, aurrekoen aldean, lizitazio berriak gabezia hori jasotzen du, eta emakida formalizatzeko administrazio-agiria sinatzen denetik kanona bederatzi hilabetetik aurrera ordaintzea ezartzen du, edo, hala badagokio, lehen erabilerako lizentzia lortzen denetik aurrera, baldin eta aurrekoa bada.
Emakidagatik ordaindu beharreko hileko kanona ere jaitsi egin da eta orain 1.244,28 eurokoa (BEZik gabe) izango da. Aurreko lizitazioan, berriz, 2.262,48 eurokoa izan zen (2023).
Aurrekariak
2017ko lehen lizitazioa esleitu gabe geratu zen 2018ko otsailaren 20an, 120 €/ hileko kanonarekin, obra- eta ustiapen-erregimenean, ez baitzen enpresarik aurkeztu.
Orduan, Udalak eraikinaren inguratzailea egokitzeko obrei ekitea erabaki zuen, 2023an berriro lizitaziora atera aurretik. Ekainaren 4an esleitu gabe geratu zen, aipatu bezala.
Eskaintzen aurkezpena eta emakida
Lizitazioak 15 urteko emakida aurreikusten du (beste 5 urtez luzatu ahal izango da).
Eraikinak beheko solairuko lokal bat du, ia 221 m2-ko azalera erabilgarriarekin, eta hegoaldera begira dagoen terraza bat, 29 m2 baino zertxobait gehiagokoa (250 m2 inguru guztira), taberna-jatetxe gisa erabiltzeko, kanpoko terrazarekin.
Eskaintza ekonomikoaz gain, ostalaritzako esperientzia eta aintzatespen profesionala baloratuko dira.
Eskaintzak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izango da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (ziurrenera irailaren 25ean) eta bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Lizitazio Elektronikoko Sistema izeneko aplikazioaren bidez, Euskadiko Kontratazio Publikoa plataforman kokatua.
Beharrezko informazio guztia eskuragarri dago Udalaren kontratatzailearen profilean, baita udal Ondare eta Etxebizitza Sailean ere. (Foruak kalea 6. 48991 Getxo. Telefonoa: 944 660 044, ondarea@getxo.eus).