2024/9/9
Algortako Geltokia plazak XVIII. Bio Getxo Nekazaritza Ekologikoaren Azoka hartuko du larunbat honetan, hilak 14, Ekolur Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak antolatuta, Udalarekin lankidetzan.
Azokaren helburua produktu ekologikoen ekoizpen eta kontsumo arduratsu eta osasungarria sustatzea da. Horregatik, hainbat produktu ekologiko jarriko dituzte salgai hala nola frutak, barazkiak, gaztak, marmeladak, ogia, olioa, kombucha eta txakolina, besteak beste.
Bio Getxok 10:00etatik 15:00etara izango du ordutegia.