2024/7/11
Ereagako pasealekua aukeratu da uda honetan higienean laguntza-premia handiak edo konplexuak dituzten eta laguntzeko bi pertsonaren arteko beharra duten herritarrentzako aldagela inklusiboaren esperientzia pilotu bat jartzeko. Getxoko Udalak kokatu du, Aldagela Inklusiboak Koordinatzeko Elkartearen (ACCI) laguntzarekin. Euskadin jartzen den bostgarrena da eta lehena hondartza batetik gertu (Estatuko hirugarren hondartza). Uda garaian egingo den proba pilotu bat da, etorkizunean ezartzeko estrategia bat aztertze aldera.
Aldagailua 6 x 2,5 metroko modulu bat da, Ereagan, Lagundutako Bainuaren Zerbitzuaren ondoan kokatuta. Kontzeptu berri bat da, sartzeko arrapalarekin, eta altueran erregula daitekeen ohatila bat, sabaiko garabi bat, dutxako eserleku bat, ostomizatutako pertsonentzako komun bat, eta altueran erregula daitezkeen konketa eta komunontziarekin.
Mota honetako aldagela inklusiboen helburua pertsona guztien duintasuna eta pribatutasuna errespetatzea da; izan ere, jarduera pertsonalak egitea, hala nola pixoihalak aldatzea edo beste behar berezi batzuk egitea esperientzia deseroso eta lotsagarria ez izateko ziurtatzea, komun bat era erraz, autonomo eta duinean erabili ahal izateko beharrezkoak diren oinarrizko tresnak erraztuz. "Eskubide-berdintasunean, ekitatean, inklusioan eta irisgarritasunean beste urrats bat ematea da, funtsezko baliabideen beharrak onartzen dituelako, pertsona guztiak instalazio egokietara iritsi daitezkeela ziurtatuz, egoera ez-duinak eta ez-seguruak saihestuz", azaldu du Amaia Aguirre alkate getxotarrak moduluaren irekieran.
Eriz Delgado Aldagela Inklusiboak Koordinatzeko Elkarteko zuzendariak gaineratu duenez, "aldagailu inklusiboak izateak gaixotasunak prebenitzera laguntzen du, higiene-praktika egokiak errazten baititu, eta, aldi berean, zaintzaileen osasunari mesede egiten dio, beren lanak egiteko ingurune egokiagoa eskaintzen baitie. Horrek karga fisikoa eta emozionala murrizten lagun dezake, arreta eraginkorragoa, iraunkorragoa eta gizatiarragoa emanez ".
Proba pilotua hiru hilabetekoa izango da, eta ordutegia 11:00etatik 19:00etara. Sartzeko giltza behar da eta hori Foru Aldundiaren Lagundutako Bainuaren Zerbitzukoei eskatu beharko diete erabiltzaileek.