2024/7/9
Amaia Aguirre alkateak, udalbatzako talde politiko guztien ordezkariekin batera, gaur goizean Getxoko udaletxeko batzar aretoan hartu ditu familia getxotarrekin uda emateko udalerrira Argeliako Tindoufeko pertsona errefuxiatuen kanpamenduetatik heldutako sei ume sahararrak. Alkateak haurrei ongietorria eman ondoren, eskerrak eman dizkio Oporrak Bakean programarekin kolaboratzen duen ATFAL Sahararen aldeko Getxoko elkarteari eta baita umeak hartzen dituzten familiei ere beren konpromisoagatik. “1994an BirGanduz dairarekin adiskidetu ondoren, bi urte geroagoz geroztik martxan dagoen ekimenarekin kolaboratzen dugu, beren helburuak betez, hau da, oporrak ondo pasatzea, osasuna zaintzea eta sensibilizazioa sustatzea, getxotarren artean beren errealitate zabaltzen dutelako. Umeek beren harrerako familiekin gozatu ahal izango dute uztailean eta abuztuan”, azaldu du alkateak.
Bestalde, Mohamed Fadel, Fronte Polisarioko Euskadiko delegatuak eskertu egin du alkatearen, udalbatzaren, familien eta erakundeen ekimenerako laguntza. “Haurrak saharar egoeraren enbaxadore ezin hobeak dira eta euskal gizarteak ematen duen elkartasuna eta laguntza politikoa oso garrantzitsua da”, nabarmendu du saharar ordezkariak.