2024/6/5
60 urtetik gorako pertsonek udan ere udalerriaz gozatzera, egoera fisiko eta emozional onari eustera eta nahi ez den bakardadea prebenitze aldera gizarte-harremanen sarea zabaltzera laguntzeko, beste urte batez, Getxoko Udalak tailer, eta gizarte eta kirol jarduera ugariren egitaraua antolatu du. Eskaintza Getxo Lagunkoia +60 Zahartze Aktiboko programaren barruan sartzen da.
Jarduerak RKEn
RKE-Romo Kultur Etxean izango diren doako tailerrak hurrengoak izango dira: Café en compañía, astelehenetan, 10:30etik 12:30era; Retos para la mente, astelehenean, 17:00etatik 18:00etara; Irakurketa erreza, ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara; eta Smartphone, astearte eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara. 60 urtetik gorako edadetu interesatuek izena eman beharko dute ekainaren 10etik 17ra RKEko hirugarren solairuko +60 Dinamizazio Zerbitzuan edo 94 466 00 22 telefono zerbitzuan.
Bestalde, Zineadin zinema zikloak Historias de una indecisa filmaren proiekzioa eskainiko du ekainaren 27an, eta 3 bodas de más uztailaren 18an, biak 18:30ean hasita. Udako eskaintzan gidatutako bisitak ere izango dira, eskariaren arabera antolatuta.
Kanpoaldeko jarduerak
Laugarren urtez jarraian, Gimnasia kostaldean izeneko jarduerak berriro itzuliko dira, ekainaren 20tik irailaren 30era bitartean, 10:00etatik 11:00etara, astelehen eta asteazkenetan Txurruka parkean; astearte eta ostegunetan Ereagako parkean eta ostiraletan La Bola parkean. Gainera, aquagym jarduera bat izango da Ereagako hondartzan, astearte eta ostegunetan, 11:15etik 12:00etara. Azkenik, ordu berean, baina larunbatetan kalistenia saioak izango dira eta yoga saioak igandeetan.
Jarduera horiek doakoak izango dira eta ez da ez da izenematea egin behar. Informazio gehiago: 688 824 111 / ines@equiposwt.com