Afektazioak Ibilaldiaren ondorioz
2024/5/15
Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia, datorren igandean, maiatzak 26, ospatuko dela eta, 09:00etatik 20:00etara hurrengo trafiko-afektazioak izango dira:
- Areneazpi k. itxita trafikoarentzat Itxe kalearekiko bidegurutzetik. Ez aparkatu. Sarbidea itxita Iparbide kaletik (bi noranzkoetan) eta Basarrate kaletik (beheranzkoan).
- Villamonte k. itxita trafikoarentzat. Sarbidea itxita Iparbide kaletik (bi noranzkoetan) eta Basarrate kaletik (beheranzkoan).
- Iturgitxi k. itxita trafikoarentzat, Iparbide kalearekiko bidegurutzetik Itxe kalearekiko bidegurutzera.
- Elizondo k. itxita trafikoarentzat. Garajeetarako sarbidea Arene kaletik.
- Bolue k. itxita trafikoarentzat. Desbideratzea Arene kaletik.
- Bolueko biribilgunea itxita trafikoarentzat Salsidu kaletik igotzen diren ibilgailuentzat. Desbideratzea Villaondoeta kaletik.
- Sarrikobaso k. Illeta kalearekiko bidegurutzean itxiko da eta trafikoa kale horretara desbideratuko da.
- Telletxe k. itxita trafikoarentzat Amezti kalearen eta Algortako etorbidearen artean. Jende kopuruaren arabera, Mariandresena kalearekiko bidegurutzean moztu liteke.
- Algortako etorb. itxita trafikoarentzat. Garajeetarako sarbidea baino ez.
- Andrés Cortina k. itxita trafikoarentzat. Garajeetarako sarbidea baino ez.
- Aretxondo k. itxita trafikoarentzat. Garajeetarako sarbidea baino ez.
- Amezti k. itxita trafikoarentzat Euskal Herria kalearekiko bidegurutzetik Algortako etorbideraino. Desbideratzea Euskal Herria kaletik. Garajeetarako sarbidea baino ez.
- Trinidad k., trafikoa Telletxe kalerantz desbideratuko da Bidezabalerantz.
- Satistegi k. itxita trafikoarentzat. Auzokideak, debekatutako norabidean, Algortako etorbiderantz aterako dira.
- Portu Zaharra itxita trafikoarentzat. Ez aparkatu.
- Ereaga jaitsiera itxita trafikoarentzat. Garajeetarako sarbidea baino ez.
- Ereagako biribilgunetik Portu Zaharreraino itxita trafikoarentzat. Ez aparkatu.
- Arriluzeko biribilgunetik Igeretxeraino itxita trafikoarentzat. Garajeak eta baimendutako ibilgailuak baino ez.

Gainera, maiatzaren 24tik 27ra ezin izango da Portu Zaharrean eta Ereagan aparkatu, ezta hilaren 25ean Areneazpi kalean eta hilaren 23tik 26ra Iturgitxi kaleko Iparbidetik Itxeraino kaleen arteko zatian ere, muntatze- eta desmuntatze-lanak direla eta.
Informazio gehiago