2024/5/10
Udalak gune more edo gune seguru bat prestatuko du indarkeria matxisten biktimentzat, arreta eta aholkularitza jasotzeko, dauden baliabideak ezagutzen dituzten emakume profesionalen eskutik. Edozein intentsitateko eraso matxistaren aurrean, erasotuari arreta emozionala, presentziala, telefono bidezkoa eta laguntza emango diote. Bestalde, indarkeria matxistako egoeren aurrean herritarrak sentsibilizatze aldera, informazioa ere eskainiko diete hurbiltzen diren pertsonei.
Gunea gaur, ostiralean, maiatzak 10, 23:00etatik biharko 05:00etara bitartean kiroldegiko kanpoaldean izango da, eta bihar, maiatzaren 11n, Malakate parkean 21:00etatik 23:30era eta berriro kiroldegiaren kanpoaldean gauerditik igandeko 05:00etara.