2024/5/2
Getxo Elkartegiak eta Romo Kultur Etxeak, maiatzeko hiru ostiraletan, “ExtensiónZG” programa eskainiko dute, ZINEGOAK-Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinemaren eta Arte Eszenikoen Jaialdiak Euskal Herriko hainbat udalerritan egiten dituen doako jardueren programa. Sail honen helburua aniztasunari eta kulturari lotutako jarduera bat eskaintzea da, Zinemaldiak urtero aukeratzen dituen ikus-entzunezko lan espezializatu ugari aprobetxatuz.
Hilaren 10ean, Getxo Elkartegian, 18:00etan, Titiritesa euskarazko ipuin-kontaketa saioa izango da Bego Alabazan-en eskutik, 5 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Informazio gehiago eta izena ematea Whatsappen (688 81 28 86) edo areetakoludoteka@getxo.eus helbide elektronikoan.
Hurrengo bi ostiraletan, Romo Kultur Etxean, 19:00etan, bi film proiektatuko dira:
-17an, Transfariana, Joris Lachaise zuzendariarena. Gaztelaniaz proiektatuko da, euskarazko azpitituluekin. Filmak emakume trans, sexu-langile ohi eta FARCeko errebelde baten arteko ustekabeko maitasun istorioa kontatzen du. Harremana Kolonbiako espetxe batean hasten da, eta trans aktibisten eta armak utzi dituzten FARCeko militanteen arteko aliantza solidarioan amaitzen da.
-24an, Lillah Halla zuzendariaren Levante-ren txanda izango da. Proiekzioa portugesez izango da, gaztelaniazko azpitituluekin. Sinopsia: Atleta gisa bere etorkizuna definituko duen boleibol-txapelketaren bezperan, 17 urteko Sofia haurdun dagoela ohartzen da. Abortatu nahian, legez kanpokoa den herrialde batean, atxilotu nahi duen talde fundamentalista baten jomuga bihurtzen da. Baina ez Sofiak, ez maite dutenek, ez dute amore emango taldearen suhartasun itsuaren aurrean.