2024/4/19

2024ko ekainaren 9an Europar Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo direnez, 2024ko otsailaren 1ean itxitako hautesle-errolda (azken mugimendua, 2024ko urtarrilaren 30ekoa), 2024ko apirilaren 22tik 29ra arte (biak barne) egongo da jendearen eskura, erreklamazioak onartzeko.
Dokumentazioa astelehenetik ostiralera lanegunetan, 08:00etatik 14:00ak arte, ondorengo tokietan ikusi ahal izango da:
• Estatistika Saila (Foruak kalea 1)
• HAB Algorta (Torrene 3)
• HAB Areeta (Las Mercedes kalea 13, Getxo Elkartegiaren ondoan)
Ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea.
Udalak gogorarazten du hau dela erreklamatzeko momentua.
Gainera, maiatzaren 30ra arte posta bidezko botoa eskatu ahal izango da. Modu telematikoan egin ahal izango da Correosen webgunean, www.correos.es, edo aurrez aurre edozein posta-bulegotan.