2024/4/2
Udalak 2024ko zerga-egutegia onartu du, eta dagoeneko baditu epeak honako zerga hauek ordaintzeko: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen (TMIZ) eta Ondasun Higiezinen (OHZ) Zergak, ibilgailuak lursailen barrura espaloien eta aparkaleku-erreserbaren bidez sartzeagatik ordaindu beharreko tasak (IBIAK), auto-TAXIEN aparkalekua erreserbatzeagatik eta bide publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak: kioskoak, ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeagatik (TAO txartelak), kutxazain automatikoak eta terrazak.
•Helbideratu gabeko ordainagiriak. Borondatezko ordainketa epea: ekainaren 3tik uztailaren 5era.
•Helbideratutako ordainagiriak. Helbideratutako kobrantza ekainaren 20an egingo da. Ekitaldi honetarako banku-helbideratzea eskatzeko edo aldatzeko epea apirilaren 15ean amaituko da, eta helbideratze hori baliogabetzeko ekainaren 10ean.
• “Nahierako ordainketa” aukeraren ordainagiriak. Helbideratutako ordainketa ondorengo epeetan egingo da:
* 4 epeko aukera: ekainak 3, uztailak 3, irailak 16 eta azaroak 11.
* 2 epeko aukera: ekainak 3 eta irailak 16.
* 1 epeko aukera: ekainak 20.
Nahierako ordainketaren bidez ordaintzeko eta horri lotutako aldaketetarako eskaerak apirilaren 15era arte egin ahal izango dira.
Banku-kontua aldatzeko eskaerak ekitaldi honetarako izango ditu ondorioak, baldin eta adierazitako Nahierako Ordainketa modalitatearen hurrengo epea amaitu baino gutxienez 10 egun natural lehenago aurkezten bada.