2024/3/1

2024ko apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak egingo direnez, 2023ko abenduaren 1ean itxitako Hautesle-errolda (azken mugimendua 2023ko azaroaren 29koa), jendearen eskura egongo da 2024ko martxoaren 4tik 11ra (biak barne), kontsultarako eta erreklamazioak, egotekotan, onartzeko.
Dokumentazioa astelehenetik ostiralera lanegunetan, 08:00etatik 14:00ak arte, ondorengo tokietan ikusi ahal izango da:
• Estatistika Saila (Foruak kalea 1)
• HAB Algorta (Torrene 3)
• HAB Areeta (Las Mercedes kalea 13, Getxo Elkartegiaren ondoan)
Ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea.
Udalak gogorarazten du hau dela erreklamatzeko momentua.
Gainera, apirilaren 11ra arte posta bidezko botoa eskatu ahal izango da. Modu telematikoan egin ahal izango da Correosen webgunean, www.correos.es edo aurrez aurre edozein posta-bulegotan.