2024/2/16
Udalaren IKT (Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak) Unitateak arrakastaz amaitu du “Getxoko Udalerako CiberSOC eta segurtasun-zerbitzu gehigarrien ezarpena” izeneko proiektua, Europar Batasuneko Next Generation Funtsen bidez 178.389 eurorekin finantzatua.
Lurralde Politikako Ministerioak (*) bultzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dagoen proiektu honen helburua izan da Udal Informazio Sistemak zibersegurtasunean eta ziberzaintzan dituen gaitasunak handitzea eta hobetzea. Horrela, segurtasunaren monitorizazioa, gertakarien detekzio goiztiarra, mehatxu-iturrien eta ahultasunen zaintza eta analisia handitu dira, eta, azkenik, edozein gertakariren aurrean erreakzionatzeko, erantzuteko eta berreskuratzeko gaitasuna optimizatu da.
Zaloa Campillo Modernizazio eta Herritarren Arretako zinegotziak adierazi duenez, “proiektua arrakastaz amaitzeak udalaren segurtasun informatikoa indartzea dakar, etengabeko hobekuntza-prozesu baten barruan. Prozesu horrek kontrol-sistemak etengabe eguneratzea eta zabaltzea dakar, mehatxu zibernetiko gero eta ugariagoei eta konplexuagoei aurre egiteko. Horrela, Udalaren aktibo garrantzitsuena babestuko da, Getxoko herritarren informazioa, alegia”.
Gauzatu diren gertaera garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:
(*) Plan horretako 11. Osagaiaren (Toki Administrazioen Eraldaketa Digitalerako Laguntza) 5. Jarduera Ildoa (Zibersegurtasuna).