2024/1/18
Txori txikientzako habia-kutxak muntatzeko eta eraikitzeko tailerra antolatu du Ingurumen Arloak hilaren 27rako (larunbata), Romo Kultur Etxean. “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” goiburuko jardunaldien barruan egingo da jarduera. Bereziki txikienei dago zuzenduta, eta horrek irauten duen bitartean, habia-kutxek duten garrantzia azalduko da, txori intsektujaleek ingurune naturalean funtsezko eginkizuna betetzen baitute eta seguruenik habia horiek aprobetxatuko dituzten espezieak erakutsiko dira argazkien bitartez.
Habia-kutxa muntatu ondoren, beste mahai batera pasatuko dira umeak, eta han, apaindu, marraztu eta zenbaki batekin pertsonalizatu ahal izango dute. Zenbaki horren funtzioa kaxak identifikatzea izango da, ondoren herriko parkeetan jarriko baitira txoritxoek erabiltzeko. Aurreko edizioetan egin den bezala, udalaren webgunean kontsultatu ahal izango da non dauden instalatuta, nahi izanez gero jarraipena egiteko:
https://www.getxo.eus/eu/medio-ambiente/biodiversidad-en-getxo.
Eraginkortasuna hobetzeko, tailerra bi txandatan egingo da: lehenengoa 10:00etatik 11:30era eta bigarrena 12:00etatik 13:30era. Aldez aurretik izena eman behar da, ordutegi bat edo bestea nahiago dela adieraziz; izan ere, habia-kutxen kopurua mugatua da, eta litekeena da parte hartzen duten pertsona guztientzat ez egotea. Horregatik, oso garrantzitsua da tailerrera joatea izena eman eta gero, edo, joango ez bada, gutxienez bi egun lehenago abisatzea, eskaera handia izaten baita. Izena emateko, bidali e-maila helbide honetara: boluenatura@gmail.com.