2023/9/14
“Tximeletak ezagutzen” izenburupean, larunbatean, hilak 23, udaleko Ingurumen Zerbitzuak eguneko eta gaueko tximeletei buruzko bi landa-tailer antolatuko ditu, “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” jardunaldi tekniko-dibulgatzaileen barruan.
Bi tailerrak landa eremuan emango dira oso-osorik. Eguneko tximeletak ikasteko eta ezagutzeko irteera 11:00etatik 14:00etara izango da, oraindik erabakitzeke dagoen Getxoko leku batean, eta gaueko tailerra Ingurumen Aretoren inguruan egingo da, gaua erortzean. Argi-tranpa batzuk jarriko dira tximeletak erakartzeko.
Bi tailerretan, atzemandako aleak sailkatu eta identifikatuko dira, eta haien biologiari, taxonomiari eta bitxikeriei buruzko xehetasunak azalduko dira. Irteeran, Getxoko biodibertsitatearen inguruan sortzen diren beste alderdi batzuk ere landuko dira.
Tailerrak Fernando Jubete entomologo eta naturalista adituak emango ditu, BOLUE Ingurumen Ikerketak elkarteko Xabi Buenetxearekin batera.
Tailerretara joateko aldez aurretik izena eman behar da, boluenatura@gmail.com helbidera idatziz, zein tailerretara joan nahi den adieraziz (bietan izena emateko aukera dago). Gogoratu jarduera horiek pertsona helduei, gazteei eta adingabeei zuzenduta daudela.
Adingabeekin joanez gero, pertsona helduekin egon beharko dute uneoro. Arropa erosoa eta hotz egiten badu, berokia eramatea gomendatzen da. Gainera, meteorologia ona ez balitz eta euri-jasa handiak izango balira, ziurrenik bertan behera utzi beharko litzateke jardunaldia.