2023/2/2
Getxoko emakume batek urtarrilaren 15ean gure udalerrian izandako sexu-erasoaren delituagatik jarritako salaketaren aurrean, Amaia Agirre alkateak eta udalbatzako talde politikoetako ordezkariek osatutako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez ondorengo adierazpen instituzionala adostu du Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako hau adierazi nahi du:
1. Erabat baztertu eta gaitzesten ditu generoen berdintasun ezan oinarritzen diren jarrera sexisten ondorioz sortutako eraso guztiak.
2. Elkartasuna adierazi nahi dio erasoa jasan duen emakumeari, bai eta babesa eman ere.
3. Berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egiten jarraitzea defendatzen du, non emakumeek sexu-harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten askatasunez erabaki dezaketen. Azken finean, emakumeen nahia erabat errespetatzen duen gizartea lortzeko.
4. Erakunde-kontzentrazio isila, Berdintasun Kontseiluko ordezkarirekin batera, egiteko deia egiten du, ostiralean, otsailaren 3an, eguerdiko 12etan, udaletxeko eskaileretan, eta arratsaldeko 19etan Areetako puntu lilan (Zubi Esekiaren ondoan) Getxoko herritarrak deitzen du.
Polizia-atestatua epaitegira bidalita
Gertakariaren ikerketa herritarren laguntzari esker jarri zen abian. Bere xehetasunak ez datoz bat atzo egunkari batek argitaratutakoarekin. Lehen unean Udaltzaingoak ezin izan zen biktimarekin harremanetan jarri, alde eginda zegoelako, baina ustezko erasotzailea inguruan aurkitu zuen eta identifikatu ondoren, beharrezko eginbideak egiten hasi zen. Ikerketa lanen barruan, urtarrilaren 28an, Udaltzaingoak biktimarekin harremanetan jartzea lortu zuen. Poliziak emakumea artatu eta haren eskubideei buruzko informazioa eman zion. Ondorioz, erasoa jasan zuen emakumeak salaketa jarri zuen gertatutakoagatik, eta, horren ondorioz, polizia eginbideak eraman dira aurrera, horien artean atzo polizia-atestatua epaitegira bidaltzea.