2022/10/31
Datorren larunbatean, azaroak 5, hegaztiak begiratzeko beste jarduera bat egingo da La Bola hondartzan, Udalak antolatuta, “Getxonatura, ezagutu eta zaindu” goiburuko ekimenaren barruan, eta Bolue Ingurumen Ikerketak enpresarekin batera abian jarrita. Helburua da jendeari erakustea zer hegzti espeziak baliatzen duten Abra babesteko, elikatzeko, negua igarotzeko edota migrazioan atseden hartzeko leku gisa.
Jardueraren ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da. Aipatutako tokitik eta material optikoa erabiliz, hala nola teleskopio eta prismatikoak, baita landa-gidak ere, ahalik eta espezie gehien ikusteko ahalegina egingo da, interesa duten pertsonei Getxoko kostalde tarte honetako hegaztien aberastasuna erakusteko. Halaber, hegaztien balioak eta natura-inguruneari egiten dioten ekarpena transmititzeko saiakera egingo da, haiek behatuz, gozatuz eta identifikatuz.
Jarduerak barruko Abraren beste ikuspegi bat erakutsiko du, biodibertsitatea, eta, bereziki, hegazti migratzaileak protagonista izango direla. Kaioak, lertxunak, limikolak, ubarroiak, murgilak, eta, seguruenik, ingurutik dabilen hain arrunta ez den espezieren bat ere ikusi ahal izango dira, besteak beste.
Doako jarduera honetarako ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, eta edozein pertsona pasa daiteke eremutik aipatutako egun eta ordutegian.