2022/9/14
* Dokumentua, udal talde politiko eta teknikoen ekarpen jasotzen dituena, Lurraldeko Ezohiko Informazio Batzordean bozkatu da gaur goizean, eta aurrera atera da hurrengo botoekin: EAJ/PNV eta PSE-EEren aldeko botoekin, eta PP, EH-Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeen kontrakoekin.
* Plan berriak 4 ideia nagusi ditu: Azkorri Getxoko aktibo natural gisa babesteko apustua; 4.601 etxebizitza berri eraikitzea, gazteen etxebizitza-beharrei aurre egiteko; parke, ekipamendu eta hurbileko zerbitzu berriak sortzea, 110.600 m2-ko espazio libreetan; eta jarduera ekonomikoa bultzatzea, lo-hiriaren eredua saihestuz eta, Getxon bizitzeaz eta gozatzeaz gain, bertan lan egin ahal izatea ahalbidetuz.
* Urriaren 15etik urtarrilaren 15era bitartean, herritarrek parte hartzeko hainbat ekintza egingo dira, getxotarren artean planaren berri emateko.
Aurrerapauso handia eman da gaur Getxoko HAPO berria izapidetzeari begira. Gobernu taldeak duela astebete talde politikoei emandako azalpenen ondoren, gaur, asteazkena, irailak 14, HAPOren behin betiko dokumentua, udal talde politiko eta teknikoen ekarpenak jasotzen dituena, Lurraldeko Ezohiko Informazio Batzordean bozkatu da, eta aurrera atera da EAJ/PNV eta PSE-EEren aldeko botoekin, eta PP, EH-Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeen kontrakoekin.
Batzorde honen gai-zerrenda, alde batetik, batzordearen beraren irizpenaren hasierako onespenak markatu du, eta, bestetik, planaren komunikazio eta sozializazio-prozesu osoaren eta alegazio-prozesuaren inguruko azalpenak eman dira; prozesu honetan interesa duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek parte hartu ahal izango dute beren proposamenekin.
Hurrengo urratsa oso garrantzitsua izango da Udal Gobernuarentzat, dokumentua Getxoko Udalaren Osoko Bilkurara eramango baita irailaren 30ean. Bilkura horretan, gobernu-taldeak hasierako onarpenak aurrera egitea aurreikusten du, eta hala, dokumentua jendaurrean jartzeko eta Getxoko herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko prozesuei hasiera emango litzaieke.
GETXOKO EGUNGO ETA ETORKIZUNEKO BELAUNALDIEN BEHARRAK ASETZEN DITUEN HAPO
Plan berri honen helburua da Getxo hiri kohesionatua izatea hiriaren eta gizartearen ikuspegitik, auzo guztiak hiri erakargarri baten protagonista sentitzea, aurrera egitea eta etorkizunerako proiektuak egitea. Getxo jasangarria, segurua, erresilientea, trinkoa eta inklusiboa, guztiontzako hiria, giza eskala galduko ez duena eta genero-ikuspegia txertatuko duena. Jasangarritasun Integratuan oinarritutako hiri-eredu berria definitzen duen HAPO da, Getxok orain eta hurrengo belaunaldientzat dituen beharrak asetzeko.
Ildo horretan, plan berrian planteatzen den hiri-eredua lehentasunezko 4 ardatzen bat-egitearen emaitza da: ardatza soziala, ingurumen-ardatza, ardatz ekonomikoa eta ardatz fisikoa. Plan berritzaile eta handinahia, aurrekaririk gabeko eraldaketa ekarriko duena. Giza Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datorren etorkizunerako proposamen bat da.
HAPO berriaren alderdi nagusiei dagokienez, lau ideia nabarmentzen dira:
1) Azkorri Getxoko aktibo natural gisa babesteko apustua: egungo planak (2001ekoa) dentsitate txikian planteatutako etxebizitzak aurreikusten ditu, Sopela eta Berangoraino (planoko espazio gorria). Hala ere, HAPO berriak lurzoruaren % 70-80 bitartean babestea aurreikusten du, eta etxebizitza berriak bloketan biltzea, parke, ekipamendu eta hurbileko zerbitzu berriak sortuz, Ibarbengoako eremua osatuz.
2) 4.601 etxebizitza berri eraikiko dira, gazteenen etxebizitza-premiei aurre egiteko, biztanleria mantentzeko eta berreskuratzeko helburuarekin:
- 3.089 babestuak
- 1.512 libreak
- Etxebizitza babestuen estandarrak betetzen dira: ateratzen den etxebizitza kopuru zehatzari dagokionez, modu globalean betetzen da, aise jarduketa integratuei (481 etxebizitza babestu, 1.160 etxebizitza guztira, hau da, % 40 baino gehiago) eta sektoreei dagokienez (2.608 etxebizitza babestu, 3.239 etxebizitza guztira, hau da, % 80 baino gehiago), eta modu konpentsatuan edo orekatuan, berriz, jarduketen kasuan (zuzkidura-jarduketak).
3) Parke, ekipamendu eta hurbileko zerbitzu berriak sortzea:
- 110.600 m2-ko espazio libreak aurreikusten dira. Aipatzekoa da 41.208 m2-ko parke handi bat sortuko dela Murun.
- Ekipamendu generikoetarako azalera berria Tosun: 7.700 m2 eta Martiturrin: 6.278 m2
- Zuzkidura-bizitokietarako lurzatiak gordeko dira honako leku hauetan:
4) Jarduera ekonomikoa bultzatzea, lo-hiri eredua saihestuz eta, bizitzeaz eta gozatzeaz gain, Getxon lan egin ahal izatea ahalbidetuz. Horretarako, planak honako hau proposatzen du:
- 14 ha-ko lurzoru urbanizagarriko sektore bat abian jartzea, Martiturriko jarduera ekonomiko estrategikoetarako.
- Hurbileko ehun ekonomikoa bultzatzea, hiria biziberritzeko erabileren nahasketa erraztuz
4 apustu garrantzitsu horiez gain, nabarmendu behar da HAPO berriak eragin positiboa izango duela Andra Mari auzoan, babestu eta arautu egingo baita, etxebizitzek eta baserriek lege-babesa izan dezaten, eraikinak eta lehendik dagoen ingurune naturala zaintzen eta birgaitzen laguntzeko.
Ibarbengoatik, Murutik eta Galeatik hurbilen dagoen Andra Mariko eremua arestian aipatutako etxebizitza, parke eta ekipamendu berriek osatuko dute. Gainerako auzoetan, Areetan, Romon, Algortan, Negurin eta Aiboan, besteak beste, planak 23 jarduketa zehatz aurreikusten ditu, gehienak bizitegikoak, gutxi gorabehera 200 etxebizitza gehiago izango direnak eta espazio publikoa edo ekipamenduak hobetzea dakartenak.
URRIAREN 15ETIK URTARRILAREN 15ERA ZAZPI JARDUERA ANTOLATU DIRA HERRITARREK PARTE HARTZEKO
Sozializazio-planari dagokionez, udal-gobernuak herritarren partaidetza sustatzeko ekintzen kronograma bat diseinatu du, urriaren 15etik urtarrilaren 15era garatuko dena. Ekintza-multzo horretan, honako hauek nabarmentzen dira: