2022/7/28
Datorren igandean, uztailak 31, ospatuko den Getxoko Zirkuituaren 77. edizioa (Otxoa Anaiak Memoriala) dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat neurri izango dira indarrean, eta horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea eta Artatzako biribilgunean, 10:30etik aurrera eten egingo da Ereagako noranzkoko zirkulazioa, eta 07:00etatik aurrera Ereagako hondartzarako, Kirol-porturako eta Portu Zaharrerako sarbidea. 11:30etik 17:00etara hurrengo trafiko-neurriak sartuko dira indarrean:
- Euskal Herria kalea: Trafikoa moztuta autobiarako noranzkoan.
- Sarrikobaso kalea: Zirkulazioa debekatuta Algortako Etorbiderako noranzkoan (Algortarako sarbidea Bidezabaletik).
- Erredentore kalea: Zirkulazioa debekatuta Sarrikobasorako noranzkoan.
- Los Chopos etorbidea: Norabide bakarreko helbidea Plentzia-Bilbo.
- Zugatzarte etorbidea: Zirkulazioa debekatuta Bilborako noranzkoan.
-Regoyoseko bidegurutzea (Algortako etorbidea eta Leioako etorbidea): debekatuta egongo da Areetako noranzkoan zirkulatzea. Bilborako edo Areetarako irteera Leioa hiribidetik egingo da, autobiaraino.
Gomendatzen da garraio publikoa erabiltzea.