2022/7/12
Getxoko Udalak 8.160 euroko dirulaguntza emango die udalerriko hiru ekintzaileri, beren lokalaren alokairuaren gastuak ordaintzeko jardueraren lehen urtean, negozio berri bat ireki baitute. Ebazpen hau "Lonjak piztu" programaren lehenengo deialdiarena da (2022ko urtarrilaren 17tik apirilaren 30era), Sustapen Ekonomiko Arloak abian jarritakoa udalerrian hutsik dauden merkataritza-lokalen okupazioa sustatzeko. Udalak 50.000 euro bideratu ditu ekimen honetarako, helburua izanik osasun-krisi berriak eragindako ondorio sozio-ekonomikoei aurre egitea.
Dirulaguntzak honako negozioen titularrei eman zaizkie: “Ferreteria Getxo” (Los Puentes 7, Romo), “J46 Pantallas Artesanas” lanpara-denda (Salsidu 12, Algorta) eta “Bonhomia” bigarren eskuko arropa- eta osagarri-denda (Partikular de Club 2, Areeta) saltzen dituzten. 1.800, 1.560 eta 4.800 euroko laguntzak jasoko dituzte, hurrenez hurren.
Lonjak piztu
"Lonjak piztu" udalerrian hutsik dauden merkataritza-lokalen okupazioa sustatzeko programak lokalaren hileko alokairuaren %50eko dirulaguntza ematen du –gehienez 400 euro–, jardueraren lehen 12 hilabeteetan.
Horretarako, besteak beste, lokalak udalerriko kale jakin batzuetan egon behar du, eta 2021eko urriaren 1a baino beranduago hasi behar izan du jarduera.
Bigarren deialdian eskaera egiteko epea 2022ko urriaren 31ra arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago: https://www.getxo.eus/eu/promocion-economica/noticias/38