2022/6/15
Udalerriko kostaldeko ibilbide naturalista bat izango da Getxoko Udalak datorren larunbaterako, ekainak 18, GetxoNatura: ezagutu eta zaindu jardunaldien barruan, antolatutako hurrengo jarduera. Bisita gidatua izango da kostaldeko itsaslabarretatik, bertako landareak eta berezitasunak ezagutzeko, Xabi Buenetxea baso-ingeniariaren eta Jokin Álvarez baso-kudeaketako teknikariaren eskutik. Biak Bolue Ingurumen Ikerketak taldeko kideak dira.
Ibilaldia 8:30ean hasiko da Aixerrotako errotaren aurreko bankuetan, eta 12:30ak arte iraungo du, gutxi gorabehera. Parte hartu nahi dutenek boluenatura@gmail.com
helbidean eman behar dute izena. Informazio gehiago: www.getxo.eus/eu/ingurumena