2022/6/13
Udalerriko 22 gizarte- eta kultura-erakunde, 4 ikastetxe, 13 saltoki eta 7 udal-gune ordezkatuta agertzen dira larunbatean Romo Kultur Etxean ospatutako Topaketan aurkeztutako Zurrumurrurik Ez Estrategiaren mapa interaktiboan. 30 bat pertsonak parte hartu zuten Topaketan, horien artean Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Azken urtean burututako mapak sendotu egin ditu zurrumurruen aurkako estrategiarekiko eta defendatzen dituen balioekiko atxikimenduak. Mapa tresna bizia da, Estrategiaren konpromisoekin bat egin nahi duten pertsona edo erakunde guztiek parte har dezaketelako. Mapak atxikitako erakundeari, merkataritzari edo espazioari buruzko oinarrizko informazioa ematen du eta bertan Estrategiarekin bat egiteko era desberdinak agertzen dira.
Topaketako parte-hartzaileek gogoeta egin zuten, jolasaren eta antzerkiaren bidez, estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru nabarienei eta modu sotilagoan agertzen direnei ere aurre egiteko Zurrumurruen kontrako Estrategiak duen garrantziaz.
Mapa interaktiboa: https://labur.eus/chFOQ