2022/6/9
Julio Caro Baroja institutuko DBHko laugarren mailako Gorka Santamarta ikasleak irabazi du ikasketak euskaraz egiten jarraitzera ikasleak animatzen dituen 2022ko Nahi dudalako! kanpainaren zozketaren ordenagailu portatila. Kanpaina, matrikulazioaren garaian, Bizkaiko 16 udalerritan, tartean Getxokoan, eta bi mankomunitatetan eraman zen aurrera, Foru Aldundiaren, Alkarbide (Bizkaiko Euskara Zerbitzuek osatuta) eta EUDELekin elkarlanean. Ekimenaren webgunearen inkesta bete zuten gazteen artean hainbat sari zozketatu ziren, horien artean aipatutako ordenagailua.
Guztira Bizkaiko 461 gaztek bete zuten inkesta, horietatik 49 getxotarrek.