2022/5/12
Maiatzaren 22an, igandean, Algortako San Nikolas plazan ospatuko da, Gozaketa: Kultur Aniztasunaren jaia, bezperan, maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta. Jaia hurrengo entitateek antolatu dute: Egizu, Eskubeltz Eskaut taldea, Getxoko Bizilagunak, Getxoko Etorkinak Plataforma, Itxartu taldea, Mujeres con Voz, Mujeres Diversas Siglo XXI, Ongi Etorri Errefuxiatuak, San Nikolas Zabalik, eta Sortarazi, Getxoko Udaleko Zurrumurrurik Ez Estrategiaren laguntzarekin. Egitarauan hainbat tailer, musika, jolasak eta bazkaria izango dira, adin guztientzat.
Egitaraua
Programatutako jardueren artean, goizean, 11:00etatik 13:00etara, sukaldaritza tailerrak izango dira, (magrebtar, kolonbiar, ostalaritza eskola…) 18 urtetik gorako pertsonentzat. 12:00etan haurrentzako eskulangintzako tailerrak hasiko dira, 12:30ean euskal dantzaren tailerra eta 14:00etan herri bazkaria izango da. Arratsaldean, gitarren kontzertua izango da Taghufi band taldearekin, dantzak (Mujeres diversos Siglo XXI), musika La hija del Nopa DJarekin, eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat Zurrumurruen kontrako Escape Room bat, albiste faltsuak desmuntatzeko tresnak emate aldera (inskripzioa: antirumores@getxo.eus).
Gastronomia tailerretan parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman behar dute: https://labur.eus/gozaketa , getxobizilagunak@gmail.com, 622433085.