2026/2/2

Otsailaren 9tik 20ra zabalik egongo da Areetako Kukupraka ludotekak Aste Santuko oporretan eskainiko dituen jardueretarako izena emateko epea. Oraingoan, 36 plaza izango dira 2015etik 2020ra (biak barne) jaiotako haurrentzat. Aisialdirako ekintzak, jolasak, tailerrak eta dinamikak eskainiko dituen ludoteka haur eta gaztetxoentzako ekipamendua da eta bere helburuak dira, batetik, gure umeak aisialdian modu dibertigarrian hezitzea, eta, bestetik, euskararen erabilera sustatzea.
Ohi bezala, bi txanda izango dira, bata martxoaren 30etik apirilaren 1era (biak barne), eta bigarrena apirilaren 7tik 10eera (biak barne ere). Bi kasuetan ordutegia 10:30etik 13:30era bitartekoa izango da eta jarduerak Romo ikastetxean izango dira.
Martxoaren 4an argitaratuko dira onartutakoen behin behineko zerrendak udal web gunean.