Antolatzea eta gardentasuna

Orquesta de la Musika Eskola

Kontseilu Errektorea da Andrés Isasi Musika Eskolako organo gorena, zentroaren kudeaketa eta gobernua bere gain hartzen dituena. Presidentea udalerriko alkatea da eta jarduneko presidente baten esku utz dezake presidentetza.

Gainerako kontseilua Korporazioko talde politikoetako zinegotziek osatzen dute, indarrean dagoen hauteskunde-sistemaren bidez hautatuak izan direnak, udal-hauteskundeetako emaitzen arabera.

Zentroko zuzendaria kontseiluaren bileretara bertaratzen da, idazkari gisa.

Andres Isasi Musika Eskolako Kontseilu Errektoreko kideak

Artezkaritza Kontseiluaren aktak

Artezkaritza Kontseiluaren aztergai zerrenda

Zuzendaritza taldea

Zuzendaritza taldea, organo erabakitzailea eta Eskolako irakaskuntza eta jarduerak elkartzen dituena da, eta ondorengoek osatzen dute: Musika Eskolako zuzendariak, ikasketaburuak eta idazkariak.

Bertako kideak dira:

  • Zuzendariar: Joxean Llorente
  • Ikasketaburua: Nuria Busto
  • Idazkaria: Ane Pereira

Arautegia

Memoriak

Pribatutasuna

  • Interesdunak eskubidea dauka bere datuak ezabatzeko, zuzentzeko eta eskuratzeko, bai eta horien tratamenduari aurka egiteko edo mugatzeko. Horretarako, udaleko zuzendaritzara idatzizko jakinarazpen bat bidali behar du, eta horrekin batera bere identitatea egiaztatzeko agiri bat. Horren ordez, bestela, udaleko egoitza elektronikoan horretara bideratutako izapide elektronikoa abiatu dezake. Getxoko Udalak datuak babesteko ordezkari bat du izendatuta. Bada, berarengana jo ahal izango duzu zure eskubideak erabiltzearekin lotutako edozein galdera egiteko. Hona hemen bere helbide elektronikoa: datuak@getxo.eus. Bere datu pertsonalak oker tratatu direla uste baduzu, erreklamazioa egin dezakezu horretarako eskumena daukan kontrol agintaritzan.
    Datuak Babesteko Euskal Bulegoa:
    Beato Tomás de Zumárraga kalea 71, 3. solairua
    01008 Vitoria - Gasteiz
    Tel.: + (34) 945 016 230 - Faxa: + (34) 945 016 231
  • Tratamenduaren jardueren erregistroa
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +