Berriak

COVID ziurtagiria

2021/12/28

Deirrigorrezkoa izango da COVID ziurtagiria erakusketa Getxoko Andres Isasi  Musia Eskolako Ekitaldietan

Lehendakariaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretua aplikatuz, gaur hasita, 2021eko abenduaren 15ean, eta beste abisu bat eman arte, Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digital (QR) aurkeztea eskatuko da Andrés Isasi Musika Eskolako ekitaldiak antolatzen diren honako espazio hauetan:

  • Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako entzunaretoa
  • Muxikebarriko Areeta aretoa.

Ziurtagiri horrekin batera, nortasuna egiaztatzen duen baliozko agiria (NAN, pasaportea, gidabaimena) aurkezteko eskatuko zaie bertaratutakoei.
Arau horretatik salbuetsita geratuko dira 12 urtetik beherakoak; nolanahi ere, heldu batek lagunduta etorri beharko dute, eta horiek aurretik aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute derrigorrean.

Horrez gain, aretoetan sartzeko ohiko baldintza guztiak bete beharko dira nahitaez, eta, bereziki, maskara une oro erabiltzeko beharra.

Lokal horietara sartzean jende pilaketarik eta atzerapenik egon ez dadin, Musika Eskolak ikuskizunak hasi baino ordubete lehenagotik utziko dio jendeari sartzen.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +