Berriak

Masterclass

2021/11/16

Masterclass Elena Escalzarekin

Beste behin ere, zorionekoak gara!!!! Gure Musika eskolako "Andrés Isasi" hari orkestrako ikasleek Masterclass bat izango dute azaroaren 30ean, asteartea, 19:30ean, Muxikebarriko Areeta aretoan, Elena Escalza biolontxelo jotzailearen eskutik.
Elena Bilbon jaio zen eta bertako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak Ohorezko Sariak lortuz. Bere prestakuntza Gary Hoffman irakasleekin osatu zuen Parisko Ecole Normalen, baita Lluis Claretekin ere Madrilgo Alcalá de Henaresko Unibertsitatean. Gainera, biolontxelo jotzaile garrantzitsuekin lan egin du: Janos Starker, Bernard Greenhouse, T. Demenga, F. Helmerson, Ivan Monighetti, Michael Sanderling, etab. Alemaniako   "Südwestdeutsche Philharmonie Konstanz Orchester”eko biolontxelo bakarlaria; Quiroga Laukotearen sortzailea eta kidea... Elena bakarlari gisa saritu dute estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketatan, eta Europako kontzertu eta jaialdi ospetsuenetan aritu da.   

Era berean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta Bilboko Orkestra Sinfonikoan parte hartu du, baita biek antolatzen dituzten Ganbera Musikako Zikloetan ere.

Gaur egun, Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) "Harizko laukotea" eta "Orkestra-errepertorioa" irakasgaietako irakaslea gisa dihardu, eta lan akademiko hori interpretazioarekin uztartzen du, Cuarteto del Pino, Schubert hari-laukote eta ProArte laukote-aren kide izanik. Azken honekin, duela gutxi, arrakasta handiz jardun zuen Andrés Isasi Entzunaretoan, maila handiko interpretazioa eginez.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +